martes, 15 de mayo de 2012

Bubbl.us mapa kontzeptualak osatzeko


     Bubble. us  sarean edozein gaiko mapa kontzeptualak lantzeko webgunea da. Ez da beharrezkoa jaistea programarik, soilik erregistratu beharko da aplikazio bat gorde eta berriro berrikusteko.


   
      Mapa kontzeptuala egin orduko, egindako lan hau exportatu, blogean edo webgune batean  igo daiteke. Praktiketan egonda,  baliabide hau erabili nuen inguruko gaia orokorki azaltzeko eta ideia garrantzitsuenak nabarmentzeko. Nire iritziz, nahiko erraza eta simplea da erabiltzeko, gainera, koadrotxoen itxura eta kolorea aldatzeko aukera dago, mapa kontzeptualak erakargarriagoak eginez.

     Arestian esan dudan moduan, klasean erabili nuen baliabide hau azterketa egin baino lehen birpaso moduan, beraz, hona hemen Unibertsoari buruzko mapa kontzeptual orokorra:



 
Hurrengo link-a bubbl.us erabiltzeko tutoriala da:

http://www.youtube.com/watch?v=HoqdpR0KEoY

No hay comentarios:

Publicar un comentario